XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. LAUKIA. PAISAIAREN ETA BESTE GENERO BATZUREN ARTEKO PROPORTZIOA SALIS-EN ETA GUIARD-EN OBRETAN.


Generoak
Autoreak
Paisaia obra piktorikoan
Paisaia obra grafikoan
Beste generoak obra piktorikoan
Beste generoak obra grafikoan
KATALOGATUTAKO OBRA
% paisaia
% beste generoak
GUZTIRA
.

Guiard-enak, berriz, ez neurri txikiagoan.

Irudiztapenak grafikoak badira (grabatuak eta dibujoak), Salís-en paisajista gisako emaitza areagotu egiten da Guiard-ekiko.

Beste genero batzuren irudiztapena irudiak, gehienetan gizairudiak, barne hartzen dituztenak, bai barnealdeetan edo kanpoalde urrietan, bai eta espazio erreferentziarik gabe azaltzen duten indikatzaileek, Guiard-en irudiarekiko arreta Salís-ena baino handiagoa denari buruzkoa esandakoa berresten dute, haren lan grafikoaren erdia hartzen duelarik.

Baina, eta gainera, Salís-en pinturan irudien irudiztapena erretratuak, nahiz barnealdeko eszenak, nahiz bodegoiak minimoa da.

Salís-en paisaiak oso gutxitan elkartzen dira giza irudiekin eta azaltzen badira ere, ez dira berauen kontrapuntu hutsak edota pasadizozko izaera duten azaleko trazuak besterik izaten.

Ez da gauza bera gertatzen pintore bilbotarraren obran, zeinean paisaia protagonismo guztia ematen zaien irudien hondoa baino ez den, hori bai, hondo adierazkor eta bizia.

Gogora ditzagun gai honi lotuz, Guiard-ek 1887 eta 1903 bitartean pintatutako obrak: edo , bezala ere ezagutzen dena.

Ohiturismoaren zama nabaria da Guiard-en obran, eta González de Durana-k haren arraza lehenereduak ortodoxia abertzaleari mugatzen ahalegin guztiak egiten baditu ere, pintoreak Sabino Aranarekin izan zituen harremanak azaltzen dituzten bere liburuaren orrialdeek berek laguntzen digute ulertzen zergatik zuen horren gogoko bere herriko tipo etnikoa eta betiko ohiturak irudiztatzea.

Bere euskalzaletasun adiskidearena baino ahulagoa ez bazen ere, Salís-ek hark baino lehen utzi zion bertako tematikari bere pinturan, leku oroko tipoetara eraman zuelarik.

Honen paisaiak benetan bere herrikoak badira ere, hauetako askok ez du nazionaltasun jakin bat egoz diezaiekeen funtsezko erreferentzia geografikorik.

Honek eta Natura berarenganako interesak frogatzen dute Salía egiaz pintore unibertsala izan zela, Monet-enak bezala, naturalaren behaketan zentratzeko beste baldintzatzaile generiko batzuk aurrez askatzea galdatzen zuen pintura inpresionista bat praktikan gauzatzeko hobeto gaitua zegoena, honek gure ustetan Euskal Herriaren esparruan aurrerapena suposatzen zuelarik bere garairako.

Aldean, Guiard-ek inpresionismoaren ikuspegitik freskotasun ukaezinekoak diren paisaiak pintatu zituen.

Eta ezin da hori ukatu, Salís-ek bere obrarekin, Naturaren estudioan sakontzean, Espainian euskal pintoreek ordurarte burututako paisajismoari aurrerakada eman ziola uste badugu ere.

Eta hau inpresionista berantiarra izan arren egin zuen, gainera.

Salís-ek, espazio fisikoa ikuskera arras zorrotzez begiratu zuenak, honen pareko teknikaz gorpuztu zituen bere sentsazioak euskarrian, itsasoaren nahiz ibaiaren aurrean, beti ere beren egoera posible guztietan begiesten zituelarik.

Honela, pintorea eta Naturaren arteko identifikazio zirrararik kuttunenak agerrerazten dituzten kalitate plastikorik gorenenak ematera heldu zen.